Kutxabankek Artziniegan duen bulegoa datorren astelehenean -uztailak 27- soilik egongo da irekita, eta zerbitzu bakarra eskainiko du: udal tasa eta zergak helbideratuak ez dituzten pertsonei laguntzea.
Joseba Vivanco alkateak salatu du martxotik daramala itxita, eta udalak hainbat kexa jarri ditu arrazoi horregatik. “Gainera, kutxazainak iragan asteko asteazkenetik darama funtzionatu gabe”.
Gauzak hala, kexak “indibidualki edo kolektiboki” egiteko deia luzatu die alkateak Kutxabankeko bezeroei, Internet bidez.
Artziniega ez da Kutxabanken zerbitzuaren gabeziak pairatu dituen eskualdeko herri bakarra. Okondoko Udalak, adibidez, funtzio anitzeko kutxazain bat eskatu dio bankuari.