Okondon funtzio anitzeko kutxazain bat jartzeko eskatu dio Kutxabanki gutun formal baten bidez udalerriko alkateak, Jon Escuzak, han zegoen bulegoa duela hainbat hilabete itxi eta gero. Okondoko Udalak ohar batean adierazi duenez, itxiera horrek “kalteak eta nahasmenduak” eragin zizkien hango enpresei eta tokiko erakundeari berari.
Berez, Escuzak azaldu duenez, kutxazain automatikoan egin ahal diren izapideak soilik burutu daitezke Okondon, eta bere makinaren funtzionamendua "oso txarra” dela salatu du, askotan dirua ateratzea soilik ahalbidetzen duela gehituz, “betiere operatibo egonda”.
Hori dela eta, alkateak nabarmendu du egoera horrek banku-izapideak egitera inguruko udalerrietara joatera behartzen dituela okondoarrak, “deserosotasunak, eragozpenak eta mugitzeko zailtasunak” sortuta.