Artziniegako Antzinako azoka: kaleak "hutsik", arduraz jokatzeko helburua beteta

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 20a, 11:01

Larunbatean izan beharko litzateke, berez, Antzinako azoka. / Aiaraldea.eus

Iraileko hirugarren larunbatean ospatzen da ohikoan Artziniegako Erdi Aroko azoka. Aurten, baina, etxean geratzeko deia luzatu zuten udaletik. Helburua bete da, atzo ez baitzen feriaren zantzurik egon herrian. Azken edizioetako irudiak bildu ditugu artikuluan.

"Oraingoan ez dugu iraganera itzuli nahi". Argi luzatu zien mezua Artziniegako Udalak herritarrei komunikazio kanalen bidez asteburuaren hasieran. Tokiko erakundeak jaien datetan herritarrek izandako jarrera berdina eskatu zuen Antzinako Azokaren egunerako. "Aurten ez dugu iraganera bidaiatuko; izan ere, aurten garrantzitsuena oraina da. COVIDa gure inguruan sartzen bada, itzuli nahi ez dugun garaietara itzuliko gara".
 
Urteak daramatza Artziniegak iraileko hirugarren larunbatean Alde Zaharra Erdi Aroz janzten. Antzinako Azokaren baitan, egun osoko egitaraua antolatu izan dute urteetan zehar, baina aurten koronabirusaren pandemiak eragotzi egin die ospakizuna.
 
Irudi zaharrak, hemen ikusgai
 
Hogeitabigarren edizioa izan behar zen aurtengoa, iazko azokaren ondotik. 2018ko ekimenean ere ehunka lagun gerturatu ziren, eguraldia lagun izan baitzuten.
 
Dena den, 2020an, gogoeta faseari ekin behar zioten, iazko balorazioan azpimarratu zutenez:
 
 
2017an, aldiz, honelakoa izan zen azoka:
 

2016an ere ikuskizun andana gerturatu zituen Alde Zaharrera, dantza bertikala kasu:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide