Sare sozialak baliatu ditu Artziniegako Ganzorrotz mendi taldeak Peñalban urtea agurtzeko egin ohi duten ekitaldia bertan behera uzteko. "Aurten ez da 31n ospatuko urte amaierako irteera, igo zaitez gabonetako edozein egunetan", zehaztu dute oharrean.
Eusko Jaurlaritzak koronabirusari aurre egiteko ezarritako osasun-prebentzio neurriak kontuan hartuta hartu dute erabakia. Zentzu horretan, herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatu diete: "Gabonetako edozein egunetan igotzera animatzen zaituztegu, urte zaharra agurtzeko edota 2021 urte berria ospatzeko".
Hala, mendira joanez gero, Ganzorrotzeko sare sozialetan irudiak partekatzeko gonbita egin diete mendizaleei, "pozik egongo gara tontorreko argazkiak Ganzorrotzeko Facebooken partekatzen baidtuzu. Bitartean, jai zoriontsuak pasa eta urte berri on bat izan".