Mundu osoko 800 jaiotza, Santxotena Museoan ikusgai

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 11a, 07:00
800 jaiotza jarri dituzte ikusgai. / Aiaraldea.eus

Xabier Santxotena eskultorearen lanekin batera egongo dira jaiotzak ikusgai. 

Urtarrilaren 31ra arte egongo da Artziniegako Santxotena Museoko jaiotzen erakusketa bisitatzeko aukera. Urtero antolatzen du esposizioa, baina aurten Bilboko Deusto Expo Center aretora eraman dute erakusketa, Santxotena Museoan ez zegoelako bilduma osoa segurtasun distantziak errespetatuta jartzeko haina espaziorik. “2.400 jaiotza ditugu guztira, eta horietako 1.300 egon dira Bilbon ikusgai”, azaldu du Teresa Lafraguak. Artziniegako erakusketa aretoan, aldiz, 800 pieza jarri dituzte guztira. “Horietako batzuk duela gutxi eskuratu ditugu, erakusketan egongo diren lehen aldia izango da honakoa”, aurreratu du Lafraguak. 

Aurtengo erakusketak berezitasun bat izango du: Xabier Santxotenaren eskultorearen ohiko eskulturak -urte osoan zehar daudenak- ere egongo dira ikusgai. Orain arte eskulturak kentzen zituzten jaiotzak jartzeko, baina aurten bi erakusketak uztartzea erabaki dute, bisitariek biez gozatzeko aukera izan dezaten. Gainera, Santxotenaren erakusketak ere piza berriak estreinatu ditu duela gutxi. 

Asteburuetan irekita

Santxotena museoa asteburutan dago irekita, ostiraletik igandera, goiz (11:00-13:30) zein arratsaldez (16:00-19:00).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide