Artziniegan ez dute itxiera perimetrala ezarriko

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 13a, 14:00

500ko intzidentzia-tasa metatua gainditu du Artziniegak. / Artziniegako Udala

Bandoa argitaratu du Artziniegako Udalak gertatutako gaizki-ulertzea azaltzeko.

Ez dute itxiera perimetralik ezarriko Artziniegan, hasieran hori zirudien arren. Udalak dekretua argitaratu du gertatutako azaltzeko. 

“Gaur goizean, bando bat argitaratu dugu Artziniegako biztanleei jakinarazteko udalerriaren perimetroa itxita zegoela, hau da, sarrera eta irteerak debekatuta zeudela”. Tokiko erakundeak hartu du erabakia, udalerriko intzidentzia tasa metatua 500 kasu 100.000 biztanleko langa gainditu duelako. Udalak nabarmendu duenez, muga hori gainditzen duten udalerrietan itxiera perimetrala ezarri behar dela dio gaur argitaratutako Lehendakariaren Dekretuak, “hitzez hitz”. Ertzaintza eta EUDELera deitu dute, horrela zen edo ez ziurtatzeko, eta bietan baieztatu diete itxiera ezarri behar zela Artziniegan. 

Gauzak hala, bandoa argitaratu dute herritarrak informatzeko, baina handik gutxira kontrako erantzuna jaso dute. “Modu harrigarrian, bandoa egin eta gutxira, berriro ere dei bat jaso dugu, azken orduko jakinarazpen baten berri emateko. Jakinarazpen horren arabera, Eusko Jaurlaritzak astelehen eta ostegunero gorriz seinalatuta agertzen diren 5.000 biztanle inguruko udalerriek bakarrik izango dute mugikortasuna mugatzeko eta ostalaritza ixteko betebeharra”.

Gauzak hala, Artziniega neurri horietatik kanpo geratu da, 500ko intzidentzia-tasa gainditu duen arren, ez dagoelako gorriz markatutako udalerrien artean. Hala ere, bihar -osteguna- egoera aldatu daiteke. 

Gertatutako gaizki-ulertzearen aurrean, udalak “argi” utzi nahi izan du “Lehendakariaren Dekretuak sortutako zalantzak argitzen saiatzera eta goragoko erakundeek emandako informazioa helaraztera mugatu dela”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide