JOSEBA VIVANCO RETES

"Urtarrilaz geroztik 26 kasu izan ditu Artziniegak. Neurriak norberak hartu behar ditu"

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 20a, 09:55

Artziniegako koronabirus kasuen gorakadaren aurrean oharra atera du Udalak. / Aiaraldea.eus

Joseba Vivanco Artziniegako alkateak oharra bidali die herritarrei, COVID-19 birusaren bilakaera udalerrian azaltzeko, eta kontaktu soziala gutxienekora murriztea eskatzeko.

"Urtarrilaren 1az geroztik, Artziniegak 26 kasu positibo erregistratu ditu COVID-19 birusagatik, ezagunak,  izan ere, guztien artean jakina da pertsona asintomatikoak daudela, eta ez direla erabat detektatzen", adierazi du oharrean.

Kezkagarritzat jo du kutsatzeen gorakada gobernuburuak: "Osakidetzako eskualdeko zuzendaritzak jakinarazi digun bezala, familia bilerak edo bazkarietan ematen dira. Hala ere, familia barruko kutsatze horiek norbait talde horretatik kanpo kutsatu delako gertatzen dira".

Osakidetzako eskualdeko zuzendaritzak jakinarazi duenez, familia barruko gaixotzeak norbait talde horretatik kanpo kutsatu delako gertatu dira

Artziniegako egungo egoera ez da ona, alkatearen hitzetan. Horregatik kontaktu sozialak gutxienekora jaistea eskatu du, "gure bizitza sozialeko ohiko pertsonengana murriztea". Hala izatekotan, datozen bi asteetan kasuak gutxitzea espero du Vivancok: "Profesionalek adierazi digutenez, agerraldiak izan genituen aurreko bi aldietan, etxeko lanak egin genituen eta zero kasuetara itzultzea lortu genuen denbora egonkor batean. Bada, gauza bera egin behar da. Neurriak ez dira udalerriaren perimetroa ixtetik pasatzen, neurriak guk geuk hartu behar ditugu. Nork bere erantzukizunetik".

"Neurriak ez dira udalerriaren perimetroa ixtetik pasatzen, neurriak guk geuk hartu behar ditugu"

Askoren kezka izan da Artziniega "gune gorri" bihurtzea: "Beharrezko neurriak hartu behar ditugu, batez ere espazio itxietan edo une batez maskara kentzen dugun lekuetan, egungo egoera leheneratzeko. Administrazioek egin dezatela egin beharrekoa eta azkar, eta guk egin dezagun gure zatia. Zaindu eta animo asko!"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide