Aparkalekuak aldatuko ditu udalak bi hilabetez, ur hornidura sarea konpontzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 25a, 14:46
Artziniegako Udalak aparkalekuak aldatu ditu ur honirdura sarea berritzeko. / Aiaraldea.eus

Bi hilabetez aparkalekuak itxiko ditu tokiko erakundeak, baina beste zenbait espazio egokitu dituzte ibilgailuak uzteko. Mapa batean jaso dituzte gune horiek.

Artziniegako ur hornidura sarea berritzeko lanetan dabil udala. Horrek, baina, zenbait moldaketa egin beharra suposatu du Alde Zaharrean. Aparkatzeko guneen aldaketa da horietako bat, "Hiriko Atea" deritzon eremua barne. 

"Jarduketa aprobetxatuta espazio hori urbanizatuko dugu, espaloiak zabalduz eta aparkalekuak berriz diseinatuz", azaldu du tokiko erakundeak oharrean. Atzo hesitu zuten eremua, baita Villa Felisa kantoikoa ere. "Asteartetik aurrera aparkaleku osoa itxiko zaie ibilgailuei bi hilabetez", zehaztu dute. Horrek oinezkoen pasabidean ere eragingo du.

Aparkatzeko tokien mapa

Obrak dirauen bitartean -otsaila amaiera arte- udalak gune batzuk egokituko ditu aparkatzeko. Mapa osatu eta zabaldu dute horretarako:

Argazkiaren deskripzioa ez dago eskuragarri.

Asteazkenetik aurrera egongo dira abian aparkaleku horiek. "Sortuko diren eragozpenak ulertzen jakingo dutelakoan, beste leku batzuetatik Hirigune Historikora autoz hurbildu ohi direnei ere dei egiten diegu ibilgailua erabili gabe bertara daitezen", azpimarratu dute. 

Ondorengoak dira aparkatzeko behin-behineko txokoak:

  • Barrenkaleko orubea
  • Artekale plaza
  • Goienkaleko parrokia ingurua

"Edukiontzien bateria, berriz, La Encina egoitzaren pareko espaloiaren gainean kokatuko da", ohartarazi dute.

Udal aurrekontuen zirriborroan jaso dute ur hornidura sarea berritzeko diru-partida. Hodi orokorra berritu eta Gordelizerainoko kanalizazioa eraikiko dute, “Barratxi zubitik Bentara doan bideko Arrazuriako Presa eta San Antonio arteko lehen zatia hastearekin batera”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide