Dozenaka lagun mobilizatu dira La Encina egoitzako kaleratzeen aurka

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mai. 10a, 20:44

Tubacexeko langileak, Aiaraldeko Mugimendu Feminista, pentsiodunen mugimenduak eta Aiaraldeko Greba Batzordeak egin dute bat, betseak beste, gaurko mobilizazioan.

Elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Artziniegan, La Encina egoitzako zuzendaritzak langileen aurka abiatutako jazarpena salatzeko. Izan ere, enpresarekin lan egutegia adosteko ezintasunaren aurrean, hauteskunde sindikalak egin zituzten egoitzako langileek euren lan-baldintzak defendatzeko. Geroztik, sindikatuta daudenen aurka jo du zuzendaritzak.

Errendimendu baxua eta fede txarra leporatzen die enpresak langileei, baina kaleratuek salatu dute akusazio faltsuak direla horiek. 

ELA sindikatuak azaldu du hauteskunde sindikalak egin zirenetik, bi langile kaleratzeaz gain, beste bi langileren kontratuak ere iraungi dituztela La Encinako arduradunek: "Enpresan lanean urteak daramatzaten beharginak kaleratzen ari dira, baldintza prekarioagoetan kontratazio berriak egiteko helburuarekin".

Elkartasun olatua

Oihartzun zabala izan dute Artziniegako bi kaleratzeek eta eskualdeko dozenaka lagun bertaratu dira gaurko mobilizaziora: Tubacexeko langileak, Aiaraldeko Mugimendu Feminista, pentsiodunen mugimendua edota Aiaraldeko Greba Batzordea, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide