“Herritarren bizi kalitatea hobetzeko hainbat proposamen” babestu ditu EAJk Artziniegan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mai. 13a, 06:00
Encina Castresana bozeramaile jeltzalea, artxibo irudi batean. / EAJ

Arabako Kontratazio Zentralari atxikitzeko hitzarmena, baso-aprobetxamenduen plana eta euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen araudia babestu zituzten jeltzaleek. 

Prentsa oharra plazaratu du Artziniegako EAJk iragan astean eginiko Udal Osoko Bilkura dela eta. Jeltzaleek azaldu dute hainbat proposamenen alde egin zutela plenoan, “herritarren bizi kalitatea hobetzera” bideratuak zeudela ulertuta. Arabako Kontratazio Zentralari atxikitzeko hitzarmena, baso-aprobetxamenduen plana eta euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen araudia babestu zituzten EAJko kideek, besteak beste. 

Erregu eta galderak

Erregu eta galderen puntuan, aldiz, hainbat gauza galdetu zien opozisioko taldeak udal gobernuari. “Ur-mozketa etengabeen” gaineko kezka plazaratu zuten jeltzaleek, eta uraren kalitatean “gorabeherak” daudela ere ohartarazi zuten, txorrotatik kolore marroiarekin ateratzen dela argudiatuta. "Udal talde jeltzaletik uste dugu obra orok eragozpenak dakartzala, baina herritarren etengabeko kexak ikusita, uste dugu udal gobernuak ez diela arreta gehiegiirik eskaintzen”. 

Artziniegako Dorrea Hoteleko obren inguruan ere galdetu zuten EAJko kideek, eraikinak  itxita bi urte daramatzala nabarmenduta, “egokitze-lanak amaitzeko data zehatzik gabe eta udalerriko hain eraikin enblematikoa izango duen erabilera-plan zehatzik gabe”.

Igerilekuko obren inguruan ere galdetu zuten jeltzaleek. Puntu horretan, udal gobernuko kideek erantzun zuten obrak egin zituen enpresak isuna jasoko duela, eraikitze prozesuan egondako atzerapenengatik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide