La Encina egoitzako arduradunek kaleratutako langileen aurkako eskuorriak banatu dituzte Artziniegako komertzioetatik

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mai. 20a, 13:44
Artziniegako La Encina egoitza. / Aiaraldea.eus

Bi langile kaleratu dituzte La Encina egoitzatik lan eskubideak defendatzeko hauteskunde sindikalak egin ostean. Gaur bertan -maiatzak 20-  kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea egingo dute Artziniegan.

Zuzendaritzarekin lan egutegia adosteko ezintasunen aurrean eta lan eskubideak defendatzeko helburuarekin, hauteskunde sindikalak egin zituzten iragan abenduan Artziniegako La Encina nagusien egoitzako langileek. Geroztik, enpresak langileen aurkako jazarpen kanpaina bat abiatu du eta bi zaintzaile kaleratu ditu, salatu dutenez.

Bide horretan, egoitzako arduradunek kaleratutako langileen aurkako eskuorriak banatu dituzte herriko taberna eta saltokietatik. Langileak "fede txarrarekin" jokatzeagatik eta "jarrera desegokiak" eta "deitoragarriak" izateagatik kaleratu dituztela azaltzen du eskuorriak, ez lan baldintzen alde borrokatzeagatik.

Langileek ukatu egin dituzte akusazio horiek, eta "erabat faltsuak" direla adierazi dute: “Lan eskubideen alde borrokan ari ginenak jazarriz, zigor eredugarri bat ezarri nahi izan dute arduradunek".

Elkarretaratzea

Azken asteetan bezala, gaur ere elkarretaratzea deitu dute La Encina egoitzaren aurrean kaleratzeak salatzeko. Arratsaldeko bostetan elkartuko dira egoitzaren aurrean. Aiaraldeko Greba Batzordeak eta mugimendu feministak bertaratzeko deia luzatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide