Artziniega Museoak 2019ko urtarrilean itxi zituen ateak, finantziazioa bermatzeko akordio faltagatik. Museoaren irekiaren aldeko mugimendua piztu zen herrian: Artziniega Museoa Bizirik! plataforma sortu zen, eta sinadura bilketa antolatu zuten, emaitza arrakastatsua izan zuena.
Guzti hori eginda lortu zen Artziniegako Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak akordio bat adostea, museoa berriro finantziatzeko, horretarako 35.000 euroko diru laguntza bideratuz.
Bi urte eta erdi ondoren badakigu akordioa zortzi urtez egongo dela indarrean, eta datorren urteko urtarrilean jarriko dela indarrean. Arabako Foru Aldundiaren Kultura Saila, Artziniegako Udala eta Artea Elkartearen artean adostu dute hitzarmena. Badirudi azkenean egoera argitzeko formula egokia aurkitu dutela. Baieztatu dutenez, hau izango da helburu nagusia: “Museoaren mantentze hobea segurtatzea, jarraitutasuna erraztea eta, batez ere, bere finkapena“.
Akordio horri esker, proiektua ez da egongo instituzioetako urteko aurrekontuen menpe, eta hasierako helburuarekiko aurrekontu hobekuntza ere aurreikusi dute.