Aurten Artziniegak ezin izan ditu herriko jaiak ospatu. Horregatik, beste zenbait herrik egin duten bezala, ekintza kultural sorta oparoa antolatu ditu bertako udalak eta jai batzorddeak, betiere COVID-19aren segurtasun neurriak errespetatuz.
Aurreko asteburuan abiatu zituzten jarduerei, gaur emango diote jarraipena. Hauek dira gaurtik igandera arte Artziniegan egongo diren ekintza desberdinak:
Osteguna 9
Antzerkia: 'Javi y la Muerte' / 22:00
Ostirala 10
Bakarrizketa: 'Gorka Aguinagalde' / 20:00
Kontzertua: 'Artziniegako Rock Izarrak' / 22:00
Larunbata 11
Kontzertua: 'Kuttune' / 21:30
Igandea 12
Herri kirolak / 12:30
Jarduera guztiak Hiriko atean gauzatuko dira, gehienezko jende kopuru mugatua errespetatuz. Nahitaezkoa izango da uneoro musukoa jarrita izatea, eta bakoitzaren aulkian eserita egotea.