8. denboraldia hasiko du 'Egunean Behin' lehiaketak, datorren irailaren 27an. CodeSyntax enpresak garatutako aplikazioak egundoko arrakasta lortu du, eta bere azken denboraldian 60.000 lagun bahino gehiagok hartu dute parte. Denboraldia abenduaren 12an bukatuko da eta, ohikoa bezala, final handia jokatuko da gero. Oraindik ez dute finalaren eguna zehaztu, baina ETB1 telebista katean eskainiko dute zuzenean. Izan ere Euskal Telebista da edizio berri honetako babesle nagusia.
Artziniegan erronkari heldu eta taldea osatu dute herrikide guztien artean lehiatzeko helburuarekin, eta elkarrekin euskaraz gozatzeko. Taldean sartzeko aplikazioa deskargatu eta esteka honetan klikatzea besterik ez dago.
10 galdera egunean
Lehiaketaren funtsa oso sinplea da: 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea. Aplikazioaren izenak dioen bezala, egunean behin bakarrik erantzun daitezke galderak eta astez aste eguneratzen da sailkapena. Euskara hutsezko aplikazioa da eta orotariko gaiak lantzen ditu: matematika, historia, geografia...