Urteroko erreferente feminista izateko bokazioz antolatu dute Artziniegako Mugimendu Feministak eta Artziniegako Udalak iragan larunbateko -irailak 25- ArtziFesta feministaren lehenengo edizioa. Herritik harago, eskualdean ere eragin nahi dute jardunaldiek.
Egun osoko egitaraua
Antolatzaileek egun osoko jarduerak prestatu zituzten jaialdi feminista gorpuzteko. Larunbatean, goizeko 11:30ean eman zioten hasiera eguneko egitarauari. 12:00etan Hegoaldeko Muga izan zuten hizpide CEAR Euskadiko kideek gidatutako solasaldian, bertan ikuspegi feministaz eta bizipen pertsonaletatik abiatuta analizatu zituzten egungo migrazio politikak.
Arratsaldean La Basuk rap tailerra eskainiko zuen, eta Elvirusek bere olerkiak taularatu zituen Toñin Luengas frontoian. Eguna borobiltzeko Haizeatxo eta Ningra rap abeslari arabarrek eta Maria Ruiz eta La Marek kontzertua eskaini zuten.
Argazkiak: Aintzane Ruiz Iturribarria