Lau lasterketa egin ziren guztira, eta antolatzaileek positiboki baloratu zuten ekimenak izandako harrera. “Erabateko arrakasta” izan zuen zitak, Valentin Camporen hitzetan. Antolakuntzako kideak eskerrak eman zizkien Arabako Txirrindularitza Federazioari, Artziniegako Udalari, Aiara Txirrindulari Elkarteari eta Artziniegako Txirrindulari Elkarteari.
Arabako Foru Aldundiari ere eman zizkion eskerrak Campok, “ekarpen logistiko guztiagatik”. Diputazioak aurreko astean baimendu zuen berriz eskola kirola lurraldean, eta aukera primeran baliatu zuten eskualdeko txirrindulariek.
Argazkiak: Amurrioko Txirrindulari Elkartea eta Valentin Campo