Udalbiltzak sustatutako 'Geuretik Sortuak' egitasmoaren barruan egonaldia egin zuen Artziniegan Ugaitz Agirre usurbildarrak. Herrian oinarritutako ipuin bat idaztea zituen helburu, eta horretarako bertatik bertara ezagutu zuen udalerriko eguneroko bizitzaren nondik norakoak.
Euskal Herriko hogei udalerrik parte hartu zuten ekimenean, udalerriak eta sortzaileak elkar lotuz.
2022a proiektu desberdinetan ekoiztutako lan artistikoa ezagutzera emateko urtea izango da, eta horrela egingo dute Artziniegan ere, hiribilduaren 750. urteurrenarekin bat eginez.
Udalak apirilean ospatzen den 'liburuaren egunaren' testuinguruan aurreikusi du aurkezpena egitea, Joseba Vivanco alkateak jakinarazi duenez.