Hiribilduko inguruak ezagutu eta gozatzeko diptikoa aurkeztu zuen ostiralean Artziniegako Udalak. Argitalpenak hainbat zailtasunetako sei proposamen jasotzen ditu: hiru ibilbide eta hiru pasealdi.
Euskarriek Artziniegako Utxati, Ganzabala eta Peñalba gailurrak bisitatzeko bideak barnebiltzen dituzte. Paseoek, berriz, San Antonio, Mendieta eta Berrones inguruak ezagutzera eramango dituzte bisitariak, 2-3 kilometroko bide errazak jarraituz. QR kodeekin lagundu dituzte txangoak.
Ganzorrotz Mendi taldearen 2022ko egutegia ere plazaratu zuten ostiraleko ekitaldian. Hain zuzen ere, atzo, martxoak 5, egin zuen mendi taldeak bere lehenengo ekimena: Yarri Memoriala.