Artziniegako Udalak 825.000 euro jasoko ditu kulturaren eta alde zaharraren sustapenerako

Aitor Aspuru Saez 2022ko mar. 22a, 18:45

Artziniegako alde zaharrean izango du eragina diruak, bereziki. / Arabako Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailek egingo diote ekarpena udalerriari eta, berez, 800.000 euro Aiaraldeko Ponentzia Sozioekonomikotik eratorriko dira.

Artziniegako Udal Gobernu Taldeak bilerak izan zituen pasa den astean Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkarirekin finantzazioari buruz mintzatzeko. Izan ere, Turismo Sailak 25.000 euroko ekarpena egingo dio Udalari, Hiribildu izendapenaren 750. urteurrena ospatzeko.

Goio Zurro Turismo zuzendariarekin batu zen alkatea eta, besteak beste, azaldu zion zertan datza prestatu duten egitaraua. Halaber, Joseba Vivancok aipatu zion Udalak ahalegin handia egin duela, dituen bitarteko urriak aintzat hartuta, herrian turismoa sustatzeko.

Bestalde, Kultura Sailak 800.000 euroz hornituko du tokiko erakundea eta diru horren xedea izango da alde zaharrean kokatuta dauden Kultura Etxea eta dorretxea egokitzea. Horretarako lanak egikaritu beharko dira eta, zehazki, dorretxea hotela bilakatzea da asmoa.

Gai hori lantzeko Andoni Iturbe Kulturako Sailburuordeak eta Mikel Aizpuru Ondare Zuzendariak bisitatu zuten Artziniega. Besteak beste, Udalari azaldu zioten zer nolako urratsak bete beharko dituen tokiko erakundeak dirua jasotzeko hurrengo bi urteetan.

Kultura Saileko konpromisoaren jatorria, zehazki, Aiaraldea berpizteko Eusko Legebiltzarrean onartu zen plan sozioekonomikoa da. 24 eta 26 milioi euro arteko inbertsioa utziko du egitasmoak eskualdean guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide