Udalbiltzak sustatutako 'Geuretik Sortuak' egitasmoaren barruko bigarren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten iragan martxoaren 26an Artziniegan. Lore More antzerki taldeak Trapu Zikinak antzezlana aurkeztu zuen Artziniegako Museo Etnografikoan. Arropan dauden orbanen inguruan hausnartzen du obrak, bai eta horrek gizartean duen eraginaren inguruan ere, orban horiek garbitzen dituztenak erdigunean jarriz.
Geuretik Sortuak
Iragan ikasturtean jarri zuen abian Udalbiltzak 'Geuretik Sortuak' egitasmoa. Guztira, Euskal Herriko 25 udalerritan garatu dute ekimena: sortzaileek 2-3 asteko egonaldiak egin dituzte udalerri bakoitzean eta pieza artistiko bana sortu dute.
Ugaitz Agirre usurbildarra izan zen Artziniegan egonaldia egin zuen sortzailea. Idazleak herrian oinarritutako ipuin bat sortu du. Aurreratu dutenez, apirilean egingo dute testuaren aurkezpena, Artziniegan bertan.
Argazkiak: Artziniegako Udala