'Museoa bizia' egingo dute larunbatean Artziniega Museoan, artisauen eskutik antzinako ogibideak erakusteko

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko api. 21a, 11:30

2020an egin zen azken aldiz 'Museo bizia' ekimena. / Aiaraldea.eus

'Museo bizia' egingo dute Artziniega Museoan larunbatean, 11:00etatik 14:00etara. Antzinako usadioen transmisioa izango da helburua. 

Artziniega Museoak 'Museo bizia' ekimena jarri du abian berriro. Azken 2 urteetan ez da tailerra egin, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz. Hala ere, ohiturari heltzeko apustua egin du berriro Artziniega Museoak. Hala, larunbat honetan -apirilak 23- elkartuko dira bertan, 11:00etatik 14:00etara, antzinako usadioak modu praktiko eta ludikoan transmititzeko.

"Espazio bakoitzean artisauek aintzinako ogibideak erakutsiko dituzte. Hala ere, okinarena izango da lanbide nabarmendua, eta bisita amaieran labean sartuko dituzte egindako ogiak"

"Asteburuetarako planak bilatzen? Hurrengo 23an, apirilaren larunbata, Museo Bizira etor zaitez antzinera bidaiatzera. Artisaua eta Artea Elkartearen hainbat lagunek museoari bizitza emango diote. Aurten, ogiaren oratzea izango da ogibide gailena", zehaztu dute sare sozialetan.

"Bisitak egingo ditugu museoan zehar", adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari Paki Ofizialdegik. "Bisita bakoitza gelaz gela pasatuko da, eta espazio bakoitzean artisauak topatuko ditu ikusleak, ogibide biziak erakusteko. Ogiarena izango da lanbide nabarmendua: sukaldetik pasatzean ogia nola egiten zuten azalduko dute, eta bisita bukaeran labera sartuko dituzte partaideek ogiak, eta egosita aterako ditugu gero".

Bisita gidatua izango da, eta 4 euro balioko ditu txartelak. "Gutxi gorabehera ordubete eta laurden -edo ordu eta erdi- iraungo du saio bakoitzak", aurreratu du Ofizialdegik. Dena den, ez dute arazorik aurreikusten ordutegi aldetik, pertsona bat egongo da taldeak antolatzen, eta 10-15 minuturen bueltan abiatuko dira taldeak txokoz txoko.

May be an image of Pertsona 1, animal, aire zabalean eta text that says 'Artziniega MUSEOA MUSEO BIZIA MUSEO VIVO 2022ko apirilaren 23 de abril 11:00-14:00 ohiko sarrera precio habitual Ogibide gailena: og oratzea Oficio destacado: amasado del pan Arteinlegako'

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide