Datozen hilabeteetan eraikiko dute azpiegitura berria Artziniegan, Joseba Vivanco alkateak aurreratu duenez. "Azken egunetan baieztatu digutenez, 48.000 euroko diru-laguntza jasoko dugu skate gunea eraikitzeko La Barcena kirolgunean", erantsi du.
Bainera edo bowla ere izango du guneak, baita beste zenbait aparato ere
Garabide laguntza programaren baitan aurkeztu zuten proiektua, eta aurten gauzatzeko asmoa dute: "Inbertsio guztiaren zenbatekoa 100.000 eurokoa da, aparatodun espazioa eta bowl edo bainera eremuak barne".
Udalak, bere aldetik, 52.000€ bideratuko ditu egitasmora, diru-laguntzatik falta den diru zatia bere gain hartuz. Gobernuburuak sare sozialetan adierazi duenez, datozen asteetan lizitatuko dute proiektua, obren exekuzioari lehenbailehen heltzeko.