2022/09/17 11:00

Jaia

Antzinako Azoka

Antzinako Azoka
Alde zaharra, Artziniega

10:55 // Alañaren adar hotsak, joan gaitezen denok Uriko Portaleraino.
11:00 // Pregoia irakurri eta Merkatua zabaltzea. Sartu eta lehengo denporetara itzuilko gara zaldun, bufoi, titiritero, pikaro, handiki, abade eta enparauakaz. 
11:10  // Builaka eta Ixeraren danborrek kalea alaituko dute eta La Cremallerak Uriko kaleetan barrena ibiliko da.
12:00 // Artzainak ardiak moztuko ditu Artekale plazan. 
12:30 // Ehiza-egaztien hegaldia Artekale plazan. 
12:30 // Erdi Aroko kantuak eleizan Bleibeten ahotsekin.
13:00 // Erdi Aroko kantuak eleizan Bleibeten ahotsekin.
13:00 // Erdi Aroko dantzak Artekaleko plazako Gerlen Kanpamenduan. 
13:15 // Hainba adarren deiadarra, eleiz ondoan. 
13:30 // Marmelada zaportsuak dastatzeko aukera Goiko plazan.
13:30 // Uriko andereen desfilea Goiko Plazan, euren burukoak erakusteko. 
14:00 // La Cremallerak ostera bete ibiliko da uriko kaleetan.
14:00 //  Ixerak merkatua alaituko du bere danborrekin.
15:00 // Ondo jateko eta ahora ederto gozatzeko ordua. 

Arratsaldean zehar: Bleibeten ahotsak entzungo dira merkatuko kaleetan zehar. 

17:00 // Builaka eta Ixerak kaleak alaituko dituzte ostera haien danbor-hotsekin. 
17:30 // La Cremalleraren kaleko animazioa.
18:00 // Artzainak bere ardiak moztuko ditu Artekale plazan. 
18:30 // Ehiza-egaztiak berriro hasiko dute hegan Artekale plazan.
19:00 // Erdi Aroko dantzak Artekaleko plazako Gerlen Kanpamenduan. 
19:00 // Ixera Companyia Almugavarrak kaleak girotuko ditu bere danbor bastartarekin.
19:30 // Marmelada zaportsuak dastatzeko aukera Goiko plazan.
19:30 // Uriko andereen desfilea Goiko Plazan, atzera euren burukoak erakusteko. 
20:30 // Saltzaileen azken eskaintzak, Builaka eta Ixeraren hotsek, eta La Cremallerak alaiturik.
21:00 // Kale musikariek egunari akabua ipiniko diote Goiko Plazan danbor-hotsez eta su-danbadeagaz. 

Egun osoz
*Igeltsu freskoen gaineko margoketa, Gorteko pintoreek egina Goiko plazan.
*Pablo Respaldiza Arratiaren sutegia bisitatu eta lehengo lanbideak ezagutu ahal izango ditugu Barrenkalen Arteari esker.
*Olgetak eta haurtzaindegia Artekaleko “Seinaren Txokoan”.
*Txakolina egitea Beratza Aldapan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide