Artziniegako Txirrindularitza Elkarteak bat egin zuen hiribilduko 750. urteurrenaren ospakizunekin. Horretarako, honako proposamena luzatu zien herritarrei: oinez edo bizikletaz, guztien artean, 750 kilometroko ibilbidea osatzea.
Egitasmoak harrera ona izan zuen eta ordu gutxitan gainditu zuten langa. Izan ere, azkenean, 3.950 kilometro inguru egin zituzten parte hartzaileek. Aipatzekoa da Alberto Il Diavolo Vallés txirrindularia, adibidez, 12 orduz egon zela bizikleta estatikoan eta 350 kilometro egin zituela berak bakarrik.
Argazkiak: Artziniegako Txirrindularitza Elkartea, Uxue Tome eta Aitor Aspuru Saez