Ia 4.000 kilometro bete zituzten atzo Artziniegan, 750 kilometroko marka gaindituta

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 7a, 06:15

Artziniegako Txirrindularitza Elkarteak aise gainditu zuen 750 kilometroko erronka atzo. 3.950 kilometro inguru egin zituzten parte hartzaileek guztira.

Artziniegako Txirrindularitza Elkarteak bat egin zuen hiribilduko 750. urteurrenaren ospakizunekin. Horretarako, honako proposamena luzatu zien herritarrei: oinez edo bizikletaz, guztien artean, 750 kilometroko ibilbidea osatzea.

Egitasmoak harrera ona izan zuen eta ordu gutxitan gainditu zuten langa. Izan ere, azkenean, 3.950 kilometro inguru egin zituzten parte hartzaileek. Aipatzekoa da Alberto Il Diavolo Vallés txirrindularia, adibidez, 12 orduz egon zela bizikleta estatikoan eta 350 kilometro egin zituela berak bakarrik.

Argazkiak: Artziniegako Txirrindularitza Elkartea, Uxue Tome eta Aitor Aspuru Saez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide