ARGAZKI KRONIKA

Artziniegako Antzinako Azoka: Erdi Arora egun bakarreko bidaia luze bat

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ira. 17a, 14:14

Egun osoko Erdi Aroko Azoka egin dute gaur Artziniegan. 11:00etatik 21:00ak arte luzatuko da egitaraua.

Antzinako azoka berreskuratu dute Artziniegan. Goizetik gauerako programazioa atondu dute horretarako, eta mendeetan atzera murgildu dira ehunka lagun giro ederrean. 10:55ean ireki dute hiribildua Alañaren adar hotsek, eta ondoren irakurri dute pregoia, bufoi, gaitajole, pikaro, klero eta gorteko jendea lagun. Hala, herritar ugarik atera dituzte armairuetatik denbora luzez gordetako jantziak. 

Goizean zehar Builaka batukadaren kale animazioa, ardien ile mozketa erakustaldiak, Bleibet abesbatzaren emanaldia eta marmelada gozoen dastaketa egon dira, besteak beste.

Arratsaldean, aldiz,  ehiza hegaztien hegaldia egingo dute 18:30ean, ekintza askoren artean. Alabaina, egun osoan zehar jarduera asko ikusteko aukera egongo da, hala nola igeltsu freskoaren margoketa, Artea Etnografiaren sutegira bisita gidatuak, txakolina egiteko erakustaldia... Funtsean, artisauek euren lanbideak irakatsi eta euren sorkuntza piezak erakutsiko dituzte. Horien artean, Alañak 50 adarrekin hornitu du postua, eta horietako bakoitzean 'Aita gurea' idatzi du munduko hizkuntza ezberdinetan. Hiru kaleren artean, beraz, denbora kutxa bilakatu da Artziniega gaurko egunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide