12:00etan ekin diote Artziniegako festa feminista ospatzeari. Aurkezpenaren ondotik, CEARrek gidatutako kulturartekotasun mahaingurua egon da, Artziniegan bizi diren zenbait emakumeren eskutik. Hala, lurralde anitzetako emakumeek hartu dute hitza euren ohitura, bizimodu eta gogoetak partekatzeko. Horrez gain, Artziniegako frontoian hainbat txoko atondu dituzte. Gainera, zenbait kulturetako emakumeen jantziak ezagutzeko mahai bat ere jarri dute.
Egun osora luzatuko da festa, taper bazkariaz gain kontzertuak antolatu baitituzte arratsalderako. Hain zuzen, bingo feminista egingo dute 16:00etan, eta 17:30ean musikak piztuko du giroa La Otra, Aiaraldeko batukada feminista, Alarma morea, Tongo eta Sor DJ taldeen eskutik.