ARGAZKI ERREPORTAJEA

Play mobilak, Artziniegako historiaren eta munduko piezen arte bilduma

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urr. 4a, 09:32

Artziniega Museoan uda osoan egon da ikusgai Euskoplay Elkartearen obra bilduma. Artziniega zein munduko toki edota egoerak konposatu dituzte playmobileko jostailuekin.

Artziniegako Museoa playmobil panpinekin osatutako konposizio anitzen lekuko izan da. Uda hasieran aurkeztu zuten ekimena -ekainean, hain zuzen- eta, izandako arrakastaren ondorioz, irailaren amaiera arte luzatu dute. Hala adierazi dute, behintzat, Artziniegako Museoko kideek: "Haur eta familia asko etorri dira ikustera. Playmobilen pelikulako pertsonaiak eta eszenak identifikatzen dituzte gainera umeek, eta oso ondo pasatzen dute". Artziniega Museoko erakusketa aretoan egon da hiru hilabetez sormen bilduma. Alabaina, iraileko azken asteburua izan zen bisitatzeko azken aukera. 

Detaile askorekin jositako erakusketa izan da Artziniega Museokoa, ikuslearen begitara. Izan ere, Egiptoko faraoiak eta jostailuak uztartu dituzte, hare eta guzti. Baita piraten itsasontzi zein eguneroko bizitza ere. Ildo beretik, hiriari eskainitako gunean, elementu modernoak eta bizimodu anitzak elkartu dituzte. Edota, auto zein motor lasterketa bezalako ekimenak. 

Euskoplay elkarteko kideek osatu dute erakusketa, baina Artziniegako herritarrak ere aritu dira atontzen. Horren adierazle da zenbait eszenetan herriko elementuak agertzea. Horrez gain, playmobilekin Artziniegako kaleetan osatutako irudiak islatu dituzte argazkietan.

Artziniegako historian oso inportanteak izan diren pasarte, espazio edo gertaerak nabarmendu dituzte playmobilak baliatuta: dorrea, tren geltoki zaharra eta Fragua sutegia kasu

Zernahi gisaz, tokikotasunari garrantzia eman dion eremua Artziniegako bilduma izan da. Izan ere, Artziniegako historian oso inportanteak izan panpinak baliatuta. Esaterako, egun desagertua dagoen tren geltokia instalatu dute, 'Artziniega' herriaren txartel eta guzti. Arteko kalea, herriko dorrea eta Alde Zaharreko kaleak identifikatzeko eraikuntzak ere egin dituzte figurekin. Zehazki, Arteko kalea, Artziniegako dorrea eta Alde Zaharreko kaleak jarri dituzte, azoka eta postuekin, baita sutegia ere: "Antzina, trenbidearen aldamenean sutegia ere zegoen; guztira lau zeuden herrian. Hilerria ere geltokitik gertu zegoen, horregatik jarri dute hor".

Belaunaldi ugari lotu dituzten playmobil jostailuek, baina, Artziniegako Museotik bakoitzaren etxerako bidea hartu dute jada. Mimoz eta mamiz kokatutako pieza bakoitza kutxetan sartu dute, hurrengo geldialdiaren esperoan. Bien bitartean, ordea, Artziniega Museoak hainbat erakusketa eta ekimen jasotzen jarraituko du. Adibidez, urriaren 1ean, strata bilduma aurkeztuko dute, moda desfile eta guzti.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide