Musika elektroniko tailerra eskainiko zuen Elena Barker sortzaile urduñarrak asteburu honetan, maiatzaren 13an eta 14an, Artziniegan, baina bertan behera utzi berri dute jarduera, inskripzio faltagatik. Hastapen ikastaroa 14 eta 30 urte arteko pertsonei zegoen zuzendua, eta goizez eskainiko zuten udaletxe zaharrean, 11:00etatik 13:00etara.
Ibilbide laburra bezain oparoa egin du Barkerrek musika elektronikoaren munduan. Duela urtebete ekin zion Synthetica kolektiboarekin elkarlanean emanaldiak eskaintzeari, eta honezkero Euskal Herriko zein nazioarteko areto ugaritan eskaini ditu emanaldiak.