Artziniegako Udal Igerilekuetan lapurtzera sartu dira, Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez. Tokiko erakundearen arabera, eraikinera sartzeko ateetako bat txikitu dute lapurrek, eta barruko lokaletako baten zarraila ere behartu dute, barruan zegoen sarrera eta abonuen dirua hartzeko.
Ertzaintzak bere gain hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.
Honakoa ez da Aiaraldea jazotzen den mota honetako lehen lapurreta. Laudioko udal igerilekuetan, adibidez, hainbat aldiz sartu ziren lapurtzera 2021eko udan.