Naroa Yarritu hirugarren izan zen Euskal Herriko Ingude Txapelketan

Aitor Aspuru Saez 2023ko abu. 7a, 14:40

Naroa Yarritu gaztea. / Josu Zaldibar (Blackkamera)

Bizindar herri kirol taldeko kidea txapelketako gazteena izan zen Berangon jokatutako norgehiagokan. 

Naroa Yarritu artziniegarrak orain arteko marka pertsonal onena lortu zuen atzo Berangon lehiatutako Euskal Herriko Ingude Txapelketan. Horri esker, hirugarren postua eskuratu zuen eta altxaketa bakarragatik gainditu zuen bigarren sailkatuak. Hain zuzen, Yarrituk 88 aldiz altxatu zuen ingudea minutu eta erdian eta bigarrenak 89 alditan. Irabazleak ia 100 aldiz egin zuen.

Artziniegarra iazko marka hobetu du, 82 altxaketara heldu baitzen. Hirugarren postuak poztasuna sortu dion arren, Yarrituk adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari parte hartzaileen artean gazteena izan zela eta hobetzeko tartea duela oraindik: "Hurrengo urtean 90 altxaketa lortzea nahi dut".

Herri kirolariak ez du aparteko ospakizunik egin eta, gainera, aste honetan Arabako Txapelketan lehiatuko da Gasteizen. Iaz bigarren izan zen herrialdean eta aurten ez dio helbururik jarri bere buruari.

Hiru urtez ingudea altxatzen

Duela laupabost urte hasi zen Naroa Yarritu Bizindar herri kirol taldean parte hartzen eta duela hiru proposatu zioten ingudea hartzea: "Modu mixtoan aritzen gara, diziplina bakoitzean neska eta mutil bana lehiatzen dira. Duela hiru urte ingudean aritzen zenaren tokia hartu nuen eta aurrera jarraitu dut".

Yarrituk mezua zabaldu nahi izan du aiaraldearren artean, anima daitezen Bizindar taldean parte hartzen: "Ea beste herrietako jendea ere gurekin entrenatzera etortzen den".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide