Aste borobila izaten ari da Naroa Yarriturena. Igandean Berangon Euskal Herriko Ingude Txapelketako hirugarren postua lortu ostean, atzo Arabako txapelduna izan zen Gasteizen.
Yarrituk helburu zehatzik gabe joan bazen ere, gailendu zen eta iazko emaitzak hobetu ditu, bigarren izan baitzen.
Horretarako bere marka onena errepikatu zuen, hau da, 88 altxaketa minutu eta erdian. Emaitza nahiko estua izan zen, bigarren eta hirugarren sailkatuek 85 aldiz altxatu baitzuten ingudea denbora tarte berean.