11:00ak aldera irakurri dute pregoia eta apurka-apurka jendetza bertatatu da hiribildura. Builakaren soinuak esnatu ditu herritarrak eta gero antzezleek girotu dituzte salmenta puntu andana.
Ezpaten artisauak, umeentzako jolasak, animaliak, txakolin ekoizpen erakustaldia, erakusketak... alaitzen ari dira jaia eta gauera arte luzatuko da ospakizuna.
Aiaraldeko Hezkuntza Publiko Bizirik Plataformak eskola garraioa aldarrikatzeko deialdiari eutsi dio, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak gaur adierazi duen akordioa lortu duela enpresekin.