AZKEN ORDUKOA

Sutea piztu da Artziniegako Maristen Eskola zaharrean

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urr. 13a, 08:08

Abandonatua dagoen ikastetxean piztu da sutea. / Artziniegako Udala

Gaur gauean sua piztu da Artziniegako Maristen Eskola zaharrean. Honezkero itzali dituzte sugarrak. Itzaltze-lanetan suhiltzaile bat zauritu da eta ospitalera eraman behar izan dute.

Sutea piztu da Artziniegako Maristen Eskolan. Gaueko 01:50ean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, Laudioko eta Langraitzeko suhiltzaile parkeetako suhiltzaileak izan dira sugarrak itzaltzeko lanetan. Itzaltze-lanetan ari zen suhiltzaile bat ospitalera eraman behar izan dute eraikineko teilatu zati bat gainera erori zaiolako.

Sugarrak piztu direnean ez zegoen inor eraikinaren barruan. Ertzaintzaren prentsa bulegotik Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, sua guztiz itzaltzea lortu dute honezkero, baina goizean zehar suhiltzaile talde bat ingurua ikuskatzera bueltatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide