Artziniegako 'Segunda vida' elkarteak oharra plazaratu du "premiazko laguntza" eskatzeko herritarrei. Urtarrilean jaioko den haur batentzako neguko arropa eta gurdi bila ari dira.
"Dohaintzan emateko erroparik baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan 662 047 534 telefono zenbakiaren bidez", hots egin diete bizilagunei.
Urteak daramatzate 'Segunda vida' elkarteko kideek erabiltzen ez den arropa dohaintzan emateko kanpainak abiatzen. 2020an, pandemia bete-betean, 36 haur laguntzera iritsi ziren.