Urtero bezala, Herri Oratzea ospatu zuten Artziniega Museoan iragan apirilaren 6an. Nekazaritzaren, oratzearen edota labearen inguruan ikasteko aukera izan zuten museora bertaratu ziren dozenaka lagunek. Museoaren 40. urteurreneko ospakizunen barruan sartu zuten jarduera.
Argazkiak: Artziniega Museoa