Gaur eguerdian inauguratu dute Artziniegako Garai plazako murala. Txerra Ortega artista madrildarrak goitik behera margotu du erlojuaren dorrean, Los engranajes del tiempo izeneko lanarekin.
Apirilean zabaldu zuen Udalak pareta hori apaintzeko horma-irudi lehiaketa, eta pozik azaldu da lortutako emaitzarekin. Tokiko erakundeak eskerrak eman nahi izan dizkie egitasmoa posible egin duten pertsona guztiei, eta aurreratu du inauguratu berri duten margolana "askoren artean lehena" izango dela.
Argazkiak: Artziniegako Udala