Artziniegako Museo Etnografikoa bere 40. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dago aurten. Efemeride horren barruan, Artziniegan orain dela 80 urte bizimodua zelakoa zen eta zer gertaera egon ziren ezagutzeko ogibide antzeztuak egingo dituzte bihar.
Ambostres taldea osatzen duten Ernesto F. Valerio, Idoia Mielgo Merino eta Jose Luis Urrutia arduratuko dira antzezlanak egiteaz.
Antolatzaileek azaldu dute sorpresaz beteriko saioak izango direla. Aspaldi nola lan egiten zen azalduko dute, hiribilduko zenbait istorio kontatzearekin batera.
Sarrerak eskuratzeko 945 396210 telefono zenbakira deitu ala Artziniegamuseoa.eus atarian sartu beharra dago.