Berdintasunaren aldeko lasterketa egin dute gaur goizean Artziniegan, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako atondutako egitarauaren barruan. Dozenaka lagun abiatu dira 11:30ean frontoitik, eta elkarri eskutik helduta zeharkatu dituzte lasterka hiribilduko kale nagusiak, toki berera itzultzeko gero.
📸 ARGAZKIAK | Berdintasunaren aldeko lasterketa egin dute gaur goizean Artziniegan, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako atondutako egitarauaren barruan.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 23, 2024
Ikusi argazki galeria hemen 👉 https://t.co/qFkHAunTPB pic.twitter.com/lF8uIOGbPg
Udalerriko zenbait eragilek parte hartu dute ekimenean, Artzikirol taldeak edota eskolak kasu. Datorren astelehenean ohiko elkarretaratzea egingo dute indarkeria matxistaren aurka, baina egitaraua ez da hor amaituko. Izan ere, datorren ostiralean EAEko Beldur Barik Topaketa egingo da Artziniegan. Aurtengoa izango da ekimen hori herri txiki batean egingo den lehen aldia.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) November 23, 2024