41 urteren ostean, Artziniegako erizaina izateari utzi dio Marisa Fernande Diegok, erretiroa hartu baitu. Hori dela eta, bera agurtzeko ekimena egin zuten atzo herritarren artean. Ehundik gora lagun bildu ziren frontoian eginiko bazkarian, eta omenaldia egin zioten jarraian osasun langileari.