Etxeko animalien ongizaterako ordenantza onartzear dago Artziniegako Udala, isunak barne hartuta

Aitor Aspuru Saez 2025eko maiatzaren 5a

Etxeko animaliak izateko baldintzak ezarriko ditu ordenantzak. / Aiaraldea.eus

Maiatzeko udalbatzan onartuko dute araudia. EUDELek proposatutako testuari aldaketa batzuk egin dizkio tokiko erakundeak.

Artziniegako Udalak prest dauka zirriborroa etxeko animalien babeserako eta ongizaterako ordenantzari dagokionez. Berez, EUDELen (Euskadiko Udalen Elkartearen) eredua baliatu du tokiko erakundeak. Hala ere, parte hartze prozesua burutu dute eta herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko epea izan dute.

Ordenantza hori garrantzitsua izango da, Espainiako Kongresuak onartutako legeari jarraiki, etxeko animalien bizi baldintzak eta jabeen betebeharrak ezartzen baititu. Adibidez, animali bat beste pertsona bati emateko baldintzak, dagozkion tratamendu medikuak, garraiatzeko beharrezko neurriak... zehazten diru araudiak, isunak ere planteatuta.

Finean, arau-hauste arinak, larriak eta oso larriak definitzen ditu dokumentuak. Arinen kasuan 100 euro eta 3.000 euroko zigorrak jaso daitezke. Gertakari larrietan 3.001 eta 10.000 euro bitartekoak dira zigorrak eta kasu oso larrietan 10.001 eurotik 100.000 eurora heldu daiteke diru-kopurua. 

Aldaketak eta egokitzapenak

Udalak zenbait moldaketa txertatu ditu ordenantzan, udalerriaren ezaugarriak eta artziniegarren eskaerak aintzat hartuta.

Nabarmen erreparatu diote elkarbizitzari. Ez dute onartuko 22:00etatik 07:00ak arte animaliak izatea balkoietan, patioetan, terrazetan edota komunitate lorategietan. Espazio publikoan dauden elementuetan lotzea ere debekatuko du testuak.

Animalien aisialdirako eremua

Maskoten aisialdiari dagokionez, Artziniegako Udalak Arteako gunea proposatu du animalien erabilerarako. Horrela izango da urritik apirilera bitartean, baina gainerako hilabeteetan lotuta egon beharko dira txakurrak, inguruan bere jabea ez den norbait badabil.

Halaber, aipatu beharra dago udal eraikinetan ez dela baimenduta egongo animaliak sartzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide