Artziniegako fatxada eta horma-irudien II. lehiaketa deitu du Udalak

Erredakzioa 2025ko mai. 7a, 18:00

Iazko edizioan eginiko margolana. / Artziniegako Udala

5.000 euroko saria jasoko du irabazleak eta Pablo Respaldizaren sutegiaren ondoan dagoen eraikinean margotuko dute diseinua.

Artziniegako Udalak jakinarazi du fatxada eta horma-irudien bigarren lehiaketa deitu duela. Hemen topatu daitezke oinarriak

Tokiko erakundeak iragarri du 5.000 euroko saria izango duela epaimahaiak hautatzen duen diseinuak eta Pablo Respaldizaren sutegiaren alboan dagoen eraikinean margotuko dutela.

Berez, sutegian egiten zen lana balioan jarri nahi dute eta kontzeptu hori hartuko dute bereziki aintzat. Horregatik, interesdunek aukera izango dute tokia bisitatzeko igandetan 10:00etatik 14:00ak arte.

Hain zuzen, Pablo Respaldizaren sutegia Artziniegan XX. mendearen bigarren herenera arte jardun zuen azken sutegietako bat da. Hiribilduaren historian jarduera horren aztarnak topatu dituzte dokumentazioan eta horren garrantzia aitortu nahi du erakundeak.

Orokorrean, egitasmoaren helburua da artea hormetan zehar hedatzen jarraitzea eta, modu horretan, "Artziniega erakargarriagoa egitea", Udalaren hitzetan. 

Iaz egindako lanari jarraipena emango diote edizio berri honekin. Izan ere, Garai plazako kanpandorrean margotu zuten Txerra Ortega sortzaile madrildarraren diseinua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide