La Jarrilla Txokoa pozik dago larunbatean antolatutako Putxera Lehiaketaren edizio berriarekin. Izan ere, 23 putxera aurkeztu zituzten eta giro polita sortu zen hiribilduko alde zaharrean.
Lehen sailkatuei dagokienez, Beheko sua izan da irabazlea, bigarrena Sukaia eta hirugarrena Txerrarena.
Halaber, Florencio Arza Polentzi apaiza oroitu zuten. Laudioarra duela gutxi hil zen eta txokoko kideek gogoratu eta omendu nahi izan zuten. Izan ere, nahiz eta Artziniegan bere egonaldia amaitu, maiz bisitatzen zituen eta Putxera Lehiaketan parte hartzen zuen epaimahai lanetan.
Argazkiak: La Jarrilla Txokoa