Kartoi eta paper bilketaren zerbitzuarekin zeuden arazoak ez dira konpondu Artziniegan eta mozioa aurkeztu du Udalak

Maider Ramirez Martin 2025eko azaroaren 12a

Kartoia eta papera udalerriko zenbait edukiontzitan pilatu ohi da. / Artziniegako Udala

Arkaitz San Jose zinegotziak gorabeheren berri eman zuen Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean eskainitako elkarrizketan.

Ibilbide luzeko arazoa bilakatu da Artziniegan paperaren eta kartoiaren edukiontzietan hondakinak pilatzearena, material horien jasoketa behin eta berriz atzeratu baitute bilketa enpresako arduradunek.

Egoera “jasanezina” bilakatzen ari zela adierazi zuen Udalak udan. Uztailaren 16an jakinarazi zuen Aldundiak ordura arte lan hori egitea zegokion Daorje enpresak zerbitzua emateari utziko ziola, eta hainbat zigor espediente ireki dizkiola zerbitzua behar bezala ez emateagatik. Garbialdi enpresa da, geroztik, zerbitzua ematearen arduraduna.

Arkaitz San Jose zinegotziak Azalera podcastean azaldu duenez, enpresa aldaketarekin batera, aurretik zeuden arazoak konpontzeko bidean egon beharko lukete, baina egoera bestelakoa da: “Guk ikusten duguna eta jendeak plazaratzen duena da zerbitzuak berdintsu jarraitzen duela, nahiz eta enpresa aldatu”.

Egoera ikusita, Artziniegako Udalak Aldundiari eskatu dio gaiaren gainean egotea, "bere konpetentzia baita”. Batzar Orokorretan ere adierazi dute zerbitzuaren egoera, herrian behintzat, ez dela duina.

Artziniegako herritarrak gaiarekin nahiko arduratuta daudela azaldu zuen San Josek, eta hori dela eta erabaki dute foru erakundeetan kezka hori helaraztea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide