Artziniegako Talde Feministak mobilizazioa egin zuen igandean beste eraso matxista bat salatzeko

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 25a

Artziniegako Talde Feminista 3 1764019601173
Artziniegako Talde Feminista 1 1764019600049
Artziniegako Talde Feminista 2 1764019600747

Berez, erasoa aspaldikoa da, baina jasan zuen emakumeak duela aste gutxi eman zuen urratsa salatzeko.

Artziniegako Talde Feminista kalera atera zen igandean herrian jazotako eraso matxista baten ondorioz. Kasu honetan, ezin da esan zehazki berria izan dela, antza denez, aspaldi gertatu baitzen. Ordea, indarkeria jaso zuen emakumezkoak azaroaren hasieran adierazi zion Udalari lehenengo aldiz eta tokiko erakundeak zabaldu zuen gertakaria.

Artziniegako Talde Feminista geroago jarri zen emakumearekin harremanetan eta babesa emateko, elkarretaratzea egiteko aukera aipatu zioten. Bere oniritzia jaso ondoren, igandean bertan ekin zioten mobilizazioa egiteari. Hiriko Atean izan zen hitzordua 12:45ean, lorategi feministaren alboan.

Berez, tokiko taldeak beste kontzentrazio bat deitu behar izan zuen duela hilabete baino gutxiago, beste bortizkeria kasu baten harira.

Udalak zein herriko mugimendu feministak azpimarratu dute inoiz ez dela berandu eraso matxista baten berri emateko eta gogoratu dute zein tresna eta bide dauden horretarako:

  • Aiarako Kuadrillako berdintasun teknikaria: 686 587 889
  • Aiarako Kuadrillako Gizarte langilea: 681 084 118
  • Sexu indarkeria biktimentzako 24 orduko krisi zentroa (TXIMELETAK): 650 801 080
  • SATEVI: 900 840 111.
  • Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua: 945 161 210

Argazkiak: Artziniegako Talde Feminista

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide