Iñaki Cuesta Lafraguak dimisioa aurkeztuko du bihar egingo den udalbatzan eta EH Bilduk eskerrak eman nahi izan dizkio egindako ekarpenagatik. Koalizioak berak azaldu du 2023an hartu zuela postua eta Merkataritza eta Turismo arloen arduraduna izan dela.
Hutsik utziko duen tokia Unai Gotxi Kastrexanak hartuko du martxotik aurrera. Gotxi bi legealditan izan da zinegotzi Artziniegako Udalean eta orain EH Bilduko Arabako Mahai Politiko kidea da udalgintzako esparruan, Arabako ordezkari gisa. Gainera, komunikazio ardurak ere izan ditu koalizioan.