"Artziniegan ere izan ditugu kale egoeran bizi diren pertsonak, eta prest egon behar gara babesa emateko"

Txabi Alvarado Bañares 2026ko maiatzaren 27a

Artziniega, artxibo irudi batean. / Arabako Foru Aldundia

Errolda soziala abian jarri izana balioan jarri du Arkaitz San Jose zinegotziak Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean

Errolda sozialaren aktibazioa izan du hizpide Arkaitz San Josek Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean. Zinegotziaren aburuz, neurri hori "helduleku" bat da "egoera zaurgarrian bizi diren pertsonei" laguntzeko, "erroldatik abiatzen direlako beste babes sozialerako balio duten beste zerbitzuak".

"Eskualdeko egitasmo bat bezala" ulertzen du San Josek Laudioko Udalarekin batera aktibatutako protokoloa. Bere hitzetan, kale egoeran edo infraetxeetan dauden pertsonen presentzia murritzagoa da Artziniegan, Renferekin konexioa duten beste herri batzuekin alderatuta. Gaur gaurkoz, berak ez du egoera horretan dagoen bizilagunik ezagutzen herrian, baina jakinarazi du egon direla kasuak iragan hurbilean, eta "prest" egon behar direla horrelakoetan "babesa" emateko. "Gu saiatzen gara eurengana hurbiltzen eta babesa eskaintzen, gure langileen lanari esker, eta errolda soziala beste neurri bat da bide horretan", azaldu du. 

Horrelako egoerei aurre egiteko baliabide gutxi dituztela aitortu du San Josek, Artziniegan ez dagoelako egoera zaugarrian dauden pertsonak artatzeko etxebizitza publikorik. Hala ere, garrantzitsutzat jo du horrelako neurriak ezartzen joatea, "gutxieneko zerbitzuetara sarbidea izateko behintzat". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide