Aldundiaren eta Espainiako Ministerioaren laguntza jasoko dute Artziniegako Eguneko Arretarako Landa Zentroa egikaritzeko

Txabi Alvarado Bañares 2026ko ekainaren 2a

Geltoki plazan eraikiko dute zentro berria. / GoogleMaps

Hala aurreratu du Arkaitz San Jose zinegotziak Azalera podcastean

Artziniegako eguneko arretarako landa zentroaren proiektuaren erredakzioan atzerapenak daudela salatu zuen EAJk, eta horri erantzun dio Arkaitz San Josek. Zinegotziak azaldu du proiektua erredaktatzen ari direla uneotan, eta esleipena dagoenean aterako dutela. 

Horri lotuta, pozik azaldu da udal ordezkaria, jakin izan dutelako Espainiako Gobernuak diruz lagunduko duela proiektua, Aldundiarekin batera. Hala ere, oraindik ez dakite finantzazioa zenbatekoa izango den zehazki. 

EAJren beste kritikei erantzuna

EAJk eginiko beste kritika batzuei erantzuteko ere baliatu zuen San Josek Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcasta. Izan ere, kontratu batzuk luzatzea leporatu zioten jeltzaleek udal gobernuari.

Horren harira, udal gobernuko ordezkariak azaldu zuen teknikari eta idazkari berriak sartu direla duela gutxi Udalean lanean, eta “gauzak ordenatzen eta egunean jartzen” ari direla.

Ondorioz, kontratuen luzapena teknikariek eurek gomendatutako konponbidea izan dela ziurtatu du San Josek, alternatiba zerbitzuak emateri uztea izango litzatekeelako. “Ez da etengabeko kontratu txikien kateatzea, legalki posible den heinean horrela konpondu dugu”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide