Aiaraldea Ekintzen Faktoriak 500 bazkide lortzeko kanpaina abiatu berri du. Eskualdean euskarazko komunikabideak indartzeko, 750 metro karratuko egoitza eraikitzeko, Aiaraldea euskararen lurraldea bihurtzeko, elikadura burujabetza sustatzeko, ekonomia sozial eraldatzailea indartzeko, lurralde feminista eta parekidea gorpuzteko, hezkuntza eredu eraldatzaileak garatzeko, herrigintzaren askitasuna eta askatasuna bermatzeko, eta kulturari zein sorkuntzari ate berriak irekitzeko.
Zure laguntza eta ekarpena behar dugu proiektu eder honek aurrera egiten jarraitzeko, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Komunikazio Leihoaren marka eta proiektu berritua da Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Komunikazioaren eta euskararen esparruan zortzi urtetako ibilbidea egin eta gero, proiektuak helburu eta ildo berriak lantzeko erabakia hartu du; euskaratik eta euskaraz, balio eraldatzaileen arabera egituratuko diren alternatibak bizitzako esparru guztietan sortzeko eta garatzeko erabakia hain zuzen ere.
Euskarari eta euskaldunoi komunitate proiektu integral bat eskaintzeko sortu da Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektua; komunikazioaz gainera, hezkuntza eta aisialdia, feminismoa, ekonomia, elikadura, kultur sorkuntza, berrikuntza sozialak, eta identitate komunitarioa izango dira Faktoriaren ildo sozial berriak, eta hauetan Aiaraldea Komunikabidearen tamainako proiektu berriak sustatuko ditu aurrerantzean.
Bizitzeko Faktoria bat izango gara, euskaraz, elkarrekin eta balio eraldatzaileen arabera Aiaraldea biziberritzeko Faktoria.
Aiaraldea Kooperatiba Elkartea, irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko Kooperatiba da, ia 300 bazkide erabiltzailek eta langileek kudeatzen duten eskualdeko entitate soziala.
Bazkideak dira Kooperatibaren eta honek kudeatzen dituen proiektuen gaineko erabakiak hartzen dituztenak, bazkide bat, boto bat printzipioa jarraituta.
Proiektua ere, bazkide hauen ekarpen ekonomikoari esker finantzatzen da , oinarri sozial horrek ematen baitio aurrera egiteko arnasa.
Baina Kooperatibako bazkide izateak, betebeharrez gainera, onura sozial eta material asko ere ematen dizkigu; euskaraz eta balio eraldatzaileen arabera bizitzeko tresnak eta onurak.
Komunikabide bat izatetik komunitate proiektu integral bat izatera jauzi egin duen proiektua da Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Erronka handiak ditugu esku-artean, marraztu ditugun ametsen tamainakoak, eta bide hori egiten jarraitzeko ZU ere behar zaitugu, ZURE BAZKIDETZA BEHAR DUGU proiektu guzti hauek herritarrenak eta herritarrentzat izan daitezen, euskararen komunitatea Aiaraldean ahaldundu, hazi eta garatu dadin.
Asko. Lehena eta garrantzitsuena AIARALDEA EUSKALDUN ETA ERALDATZAILE bat erdietsi nahi duen proiektu eder honen parte izatea, eta ez, ez da gutxi.
Baina onura materialak ere izango ditu kooperatibako bazkide izateak.
KOOPERATIBAN ERABAKIMENA eta INFORMAZIOA.
BESTELAKO ONURAK KOOPERATIBAN
KOMUKABIDEAN IZANGO DITUZUN ONURAK
FAKTORIAN IZANGO DITUZUN ONURAK
EKONOMATUAN IZANGO DITUZUN ONURAK
HEZKUNTZA JARDUERETAN IZANGO DITUZUN ONURAK
KONTSUMO ALTERNATIBETAN IZANGO DITUZUN ONURAK
* Onura hauen garapena zehazteke dugu.
KOOPERATIBAREN BALIABIDEETAN IZANGO DITUZUN ONURAK
Jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo formularioa beteta edo beste bide hauek erabilita, eta jarriko gara gu zurekin harremanetan.