Foru Plazan, hiriaren bihotzean, dauden 6 apartamentu berri dira Apartamentos Ciudad de Orduña.
Salbada mendilerroaren azpian dagoen ingurune natural zoragarria ezagutzera eman nahi dugu. Hainbat ibilbide ezagutzeko, bisitatzeko eta gozatzeko aukera izango duzue, hala nola, Santiago mendiko parke naturalean dagoen Salto del Nervión, Pico Fraile, Txarlazo, Bedarbide eta Tologorri.
Gainera, gure apartamentu guztiak aurretik deskribatutako ingurune naturaletan inspiratu nahi izan ditugu.
Gure hirigune historikoan barrena ibiltzeko aukera ere izango duzue, harresiak eta jauregiak bisitatzeko eta tabernetako giro onaz gozatzeko, pintxo gozoak dastatzeko hiriko txakolin on batekin lagunduta, aisialdiko beste jarduera askoren artean.